Iazko prezioa mantentzea erabaki dute eta hala, federatuta daudenek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuta ez daudenek 18 euro. Ibilbidea ere mantentzeko asmoa dute (aldaketa ttikiren bat salbu) eta 42 kilometroko luzera eta 1.400 metroko gainbehera positiboa izanen du.