Aralarko Musika Eskolako ikasleen kontzertua Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko eka. 2a, 09:38

Ekainaren 1ean eskaini zuten kontzertua Goizuetako udaletxe azpian eta ekainaren 2an eskainiko dute Leitzako zineman

Aralar Musika Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako kontzertuak eskaintzen hasiak dira. Ekainaren 1ean, ostegun arratsaldean egin zuten Goizuetan eta ekainaren 2an, ostirale arratsaldeko 6etan eginen dute Leitzako zineman. Azken saio hau Leitzako Kultur Aroaren barrenean sartu dute eta 2 euro ordaindu beharko da sarrera. Argazkiak: Felix Loiarte

Zuzeneko emanaldietan Cramberries, Metallica, Tapia eta Leturia edo Sorotan Bele bezalako taldeen musikarekin gozatzeko aukera izanen dute musikariek nahiz entzuleek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun