Iaz bezala, bi zirkuitu egongo dira aukeran: luzeenak 43 kilometro izanen ditu, 1.360 metroko desnibel akumulatuarekin eta laburrenak 30 kilometro, 1.050 metroko desnibelarekin. Zeharkaldian parte hartu behar dutenek eta lagunek larunbat gauean Iskibi kanpinean doan lo egiteko aukera izanen dute eta proba egunerako 12 euroko menua prestatu dute bertan bazkaldu nahi dutenentzat.
Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa da. Parte-hartzaile guztiak aseguratuak egongo dira, bi abituallamiento gune egongo dira eta bukaeran, luntxa , opari zozketa, dutxak eta bizikletak garbitzeko aukera ere izango da. Hori bai, txirrindulari guztiak inskripzio-mahaitik pasa beharko dute, ondoren eginen den opari zozketan parte hartzeko.