Ekainaren 1ean, ostegun arratsaldeko 7etan Goizuetako udaletxeko azpian eskainiko dute emanaldia eta ekainaren 2an, ostirale arratsaldeko 6etan Leitzako zineman. Azken saio hau Leitzako Kultur Aroaren barrenean sartu dute eta 2 euro ordaindu beharko da sarrera.
Zuzeneko emanaldietan Cramberries, Metallica, Tapia eta Leturia edo Sorotan Bele bezalako taldeen musikarekin gozatzeko aukera izanen dute musikariek nahiz entzuleek.