Lehenbizko mailako batxilergoko ikasleek, txosten bat egin zuten herriko mugikortasunaren inguruan eta alkatearekin bilduta, Udalari aurkeztu zioten. Baina, kontzientziazio lana egitea ere beharrezkoa dela ikusi dute eta horregatik, kalejira herrikoi bat antolatu dute. Kalejirarako kartelak eta eskuorriak... prestatu dituzte Leitza urratsez-urrats! lelopean eta abesti bat prestatu eta bideoklip bat ere egin dute. Kalejira maiatzaren 31n izanen da eta asteazken goizeko 11:30ean eskolatik atera eta plazan bukatuko da. Kalejira amaitzeko, egindako abestiarekin dantza egingo dugu.