Uitziko tunela berriro ireki dute maiatzaren 27an

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 26a, 07:38

Berriz ere Europako Natur Bideetako tunelik luzeenetik pasatzeko modua bada.

Plazaolan ospatu den XVII. Natur Bideen Egunarekin bat eginez

Plazaolan ospatu den XVII. Natur Bideen Egunarekin bat eginez, Uitziko tunela ofizialki zabaldu dute maiatzaren 27an, larunbatean. Urtarrilean botatako euriak eragindako kalteeen ondorioz ia hiru hilabete itxita eman eta gero, maiatzean zehar ia 3 kilometroko tunel hau berriro zabaltzeko lanak egin dituzte.

 

Gaur egun zolako arazoak konpondu dira eta igarotzeko moduan dago. Hala ere, drainatze eta argiztapen lanak gelditzen dira, laster ekingo direnak. Nafarroako Gobernuaren bultzada, Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusiaren, bitartez, funtsezkoa izan da tarte hau Ederbidea zirkuitoko Natur Sarean eta Eurovelo 1 bizikleta bide sarean berriro sartzeko.

Ederbidea Proiektu hau Europako FEDER Funtsen barneko POCTEFA2014-2020 programarekin finantzatzen ari da.

Honela, larunbat honetatik aurrera, maiatzak 27tik aurrera, tunela zeharkatu ahal  da. Dena den, Plazaola Partzuergo Turistikotik erabiltzaileei hurrengo gomendioak kontuan har ditzaten eskatzen zaie, urte osorako baliozko direnak:

 

• Argia eramatea: tunela argiztatuta dago, baina beti ere linterna, kopetakoa, fokua eramatea gomendagarria da.

Bidearen erdi aldetik igarotzea.

Hotzerako arropa egokia eramatea: tenperatura aldaketa handia da.

Kontuz eta errespetuz ibili: abiadura moteldu, eta beti kontuan izan erabiltzaile gehiago egon daitezkeela.

Seinaleak eta argibideak errespetatu eta haintzat hartu: arrazoi desberdinengatik unean uneko

seinale eta ohar egon daitezke (gertakariak, lanak, eta abar). Hauek errespetatzea erregutzen da.

Motordun ibilgailuak guztiz debekatuta daude, baimenduak izan ezik.

 

 

Europako Natur Bideetako tunelik luzeena

Uitziko tunela, 2.680 metroko luzerarekin, Europako Natur Bideen tunelik luzeenatzat hartzen da. Donostia eta Iruñeako hiriak lotzen zituen Plazaola trenbideko tunel hau berritzeko obra luzeen ondoren, 2011ko apirilean tunela ireki zen berriro zirkulaziorako eta, horrela, Plazaolako Natur Bidearen beste tarte bat zabaldu zen. Guztira, Plazaolako Natur Bideak, Nafarroako lurraldean egokitutako 32 kilometroetan, 18 tunel daude: 8k 100 metro baino gutxiagoko luzera dute, 9k 100 eta 200 metro tarteko luzera dute, 1ek 243 metro ditu (Bartolo Tunelak, Lekunberriko udalean), beste batek 648 metro (Leitzako tunelak) eta, azkenik, Uitziko tunela dago, 2.680 metrokoa.

Ordutik aurrera, nohiz behinka, gertakari batzuk sortu egin dira, batez ere, euri urak sortutakoak, kalteak eragin dituztenak bide-zoruan eta argitazpenean. Azkenekoa, 2017ko urtarrilekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun