Leitzalde-Urumealdeko Eskolen arteko topaketa ospatuko dute maiatzaren 27an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 25a, 12:15

Ederki pasatzen dute Goizueta, Arano, Areso eta Leitzako haur eta gurasoek elkarrekin.

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzakoak elkarrekin ospatuko dute hemezortzigarren edizioan

Leitzako eskolako haur, guraso eta irakasleak burubelarri ari dira maiatzaren 27an ospatuko duten topaketa prestatzen. Beraiei egokitu zaie 18. edizioa antolatzea eta beste urte batez ongi pasa eta Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako haur, guraso eta irakasleen arteko harremanak indar­tzea izanen da festaren helburua.

 

Egitaraua

Larunbat goizeko 11etan hasiko da festa, egunpasa etorriko direnei ongi eto­rria eginez. Aurkezpena, txupinazoa eta erral­doiak ez dira faltako eta abestia ere kantatuko dute. Segidan, entzierro txikia izanen da adar txikiekin, Iruñeko Estafeta kalearen antza hartuko duen Peritzafetan. Tailerrak eta jokoak ere antolatu dituzte, 11:30etik 13:30era. Indarrak har­tzeko bazkaldu eta 16:00etan zumba saioa izanen da. Jarraian, kalejira eginen dute buru-haundiek lagunduta eta 17:30ean txokolatea, bizkotxoarekin jateko aukera izanen da. 18:30 aldera bukatuko da festa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun