Gozamenez saria etxera ekarri dute Leitzako Amazabal institutuko ikasleek aurten ere

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 23a, 11:49

Aurte epailearen nahiz publikoaren sariak jaso dituzte Amazabal institutuko ikasleek.

Film laburren lehiaketako epailearen nahiz publikoaren saria irabazi dute DBH 3. Mailako ikasleek

Aurreko urteko moduan, Amazabal Institutuko DBH 3. mailako gazteek Gozamenez proiektuko film laburren lehiaketan hartu dute parte. 2016an, Epailearen saria irabazi ondoren, saria herrira ekarri eta ondorengoentzako maila altua jarri zuten. Aurten, ordea, ez dira okerrago aritu; izan ere, epailearen zein publikoaren sariak bere gain jarri dituzte. 

 

Lehiaketan, epailearen bozketan 12 eta 17 urte bitartekoen filmekin lehiatzen zuten bitartean, publikoarenean kategoria guztiak bozketa berean parte hartzen zuten.(IKASLEEN IZENAK) ikasleak izan ziren bideoan ageri direnak. Lanketa hau prestatzeko, bideoarekin hasi aurretik, institutuaren eta gizarte zerbitzuaren arteko koordinazioaz, bi tailer prestatu dira, izan ere, gazteak sexualitateaz eta harremanen inguruan berri izateko. Lanketa honen ondoren, Bideoaren lanketa egin eta lehiaketara aurkeztu dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun