Izena emateko epea maiatzaren 27ra bitarte dago zabalik, 948 510840 telefonora deituz edo whatsapp bidez 674086926 zenbakian. Tailerra ekainaren 16an, ostiralean 17:00etatik 21:00etara eta ekainaren 17an, larunbata 10:00etatik 14:00etara eskainiko da. Beste egun batzuetan antolatzea nahiago duenak, izena ematerakoan aipatu beharko du.
Tailerrean jorratuko diren gaien artean, indarkerien zergatiak ulertu, eraso sexistak identifikatu, defendatzeko teknika errazak, nire gorputzaren indarra ezagutu, menpekotasun emozionala eta maitasun erromantikoa izanen dira.