erran.eus

Aralar Musika Eskolako ikasleek bi emanalditan parte hartuko dute asteburuan

  Kultura  Leitzaldea

Ostiralean Lekunberrin eginen den ekitaldian eta larunbatean Noaingo II. Eusrock jaialdian

Maiatzaren 19an, ostiralean 19:00etan hasita Lekunberriko Kantinan egingo den Gure Esku Dago ekimenaren barruan, zonaldeko musikarien saioa izango da eta beste batzuen artean, musika eskolako Abesbatza Gaztea arituko da eta pop-rockeko talde pare bat ere bertan izango dira.

Aralar Musika Eskolako ikasleek bi emanalditan parte hartuko dute asteburuan
Aralar Musika Eskolako kideak, joan den urtean Kataluniako musikari gazteekin egin zuten elkartrukean. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Maiatzaren 20an, larunbatean, II. Eusrock jaialdia eginen dute Noainen. Gau Eskolaren eskutik bertako gazteriak euskaraz mintzatu eta euskaraz dibertitzeko "eremu berria" sortzea da  helburua eta aurtengo ediziorako egitarau zabala prestatu dute.

17:00etan Solasaldia Gorka (Berri txarrak), Silvia (Hibakusha), Manex eta Julen (Katez), Ibai (Altxatu) kideekin.

19:00etatik 21:00etara kontzertua Nafarroako Musika Eskoletatik etorritako gazteen eskutik (76 ikasle, horien artean Aralar Udal Musika Eskolakoak)

21:00etan hasi eta batek daki noiz arte, Elortzibar Eskualdeko taldeekin (Memo, Mendeku taldeko bakarlariak, Marianitoz Blai eta Kapri taldea) kontzertuak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa