Egun osoko pesta
Giroa berotzen joateko, pesta ere antolatu dute maiatzaren 7rako. Goizean pare bat orduko mendi buelta egiteko aukera izango da, 08:30ean abiatuta. 11:00etan umeentzako jolasak antolatu dituzte eta bazkalaurrean Gure Esku Dago abestiarekin dantzan aritzeko gonbidapena luzatu dute. Ondoren bazkaria izango da (eguraldi ona bada plazan) eta bazkalondoan kantaldia. Bazkarirako izen-ematea Sastinea tabernan egin daiteke maiatzaren 5era arte.