Grabaketaren lehenbiziko zatia maiatzaren 5, 6 eta 7an eginten dute eta Elizan, elizbidean eta alde zaharreko etxe batzuetako ataurreetan arituko dira filmatzen. Hori dela eta, hainbat eremu hesiekin gordeko dira eta herritarrek kotxez alde zaharretik ibiltzeko aukera izanen duten arren, ezinen dituzte autoak bertan aparkatu.
Grabaketaren bigarren zatia maiatzaren 13an eta 14an eginen dute. Bi egun horietan egun osoz ariko dira lanean eta plaza, karrapea eta frontisa ezinen dira erabili grabaketa egiten ari diren bitartean.
Filmaketan parte hartzeko jende ugari etorriko da; bigarren asteburuan, esaterako, 200 dantzari inguru bilduko dituzte. Herritarrek aparkatzeko orduan eragozpenik izan ez dezaten, Eskolako zelaia aparkaleku bezala egokituko dute.