Andoain eta Berastegi arteko bidea itxiko dute bi noranzkoetan
A-15 autobian, Belabieta eta San Lorentzo tuneletan mantentze lanak egin behar dituzte datozen bi hilabetetan. Hori dela eta, maiatzaren 2tik 3rako gauan, 23:00etatik 07:00etara, itxi eginen dute errepide tarte hori bi noranzkoetan. Gero, lanak bukatu bitartean, by-pass bat jarriko dute. Kamioien zirkulazioa ere murriztuko du Gipuzkoako Foru Aldundiak eta 7,5 tona baino gehiagoko ibilgailuek debekatuta izanen dute tarte hori erabiltzea.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.