Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatuta, astelehenean 17:30ean eskolan
Haur transexualitatea: ulertu lagundu ahal izateko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 24an, astelehenean 17:30ean Goizuetako eskolako jantokian. Erika Salbatierra sexologoa eta Chrysallis elkarteko Edurne Korch eta Asier Mariezkurrenaren testigantzak entzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. Hitzaldia egiten den bitartean ludoteka zerbitzua izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.