Zarauzko Primo txakolindegira irteera antolatu du Goizuetako Umore Onak

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 20a, 07:10
Azken urteotan ohikoa egin du txakolindegirako irteera Goizuetako Umore Ona elkarteak.

Apirilaren 29an eginen dute irteera eta apirilaren 23ra arte eman daiteke izena Amaiaren kafetegian

Apirilaren 29an, Zarauzko Primo txakolindegira irteera antolatu du Umore Ona elkarteak. Larunbat goizeko 10:30ean aterako da autobusa eta txakolindegian bazkalduko dute. Bertara joan nahi duenak Amaiaren kafetegian izanen du horretarako aukera apirilaren 23ra arte, momentuan 30 euro ordainduta. 

Gehienez 25 lagunentzako tokia dago txakolindegian, beraz, izena lehenbailehen ematea komeni da. Bueltatzeko ordua denen artean erabakiko dute egunean bertan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun