Udan Leitzako igerilekuan lan egiteko hiru pertsona kontratatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 18a, 08:32

Lan eskariak maiatzaren 2a baino lehenago aurkeztu behar dira udal bulegoetan

Anikote Kirol Enpresa publikoak udarako lan eskaintza deialdia ireki du. Udan igerilekuan sorosle lanak egiteko bi pertsona kontratatuko ditu eta hirugarren bat bestelako lanetarako: erabiltzaileei harrera egin, sarrera-irteera kontrolatu eta kobratu... Izen emateko epea apirilaren 18tik maiatzaren 2ra izanen da, biak barne. Hautagaiek beren kurrikuluma eta NAN agiriaren kopia utzi behar dute udal bulegoetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun