1324 eta 1918 urteen arteko agiriak eman ditu ezagutzera apirilaren 12an aurkeztu duen liburuan
Goizuetako dokumentu zaharrak (1324-1918) liburua idatzi du Patziku Perurenak eta argitara eman du Pamiela argitaletxearekin. Apirilaren 12an, asteazken goizean egin du aurkezpena Iruñean eta Leitzan bizi arren, Goizuetako Aitasemegi auzoan 1959an jaio eta hazi zen idazle emankorrak aipatu duenez, «badira liburu honetan Goizuetaren historian sekulako inportantzia izan duten dokumentuak, eta herria maite duen edozeinek irakur litzake, batez ere, bere ibilera ugarian nolatsu gobernatua izan den ikasi nahi duenak».