Urtarrilean urak sortutako kalteak oso larriak dira, pentsatutakoa baino handiagoak, eta, bi enpresa espezializatuek ikuskatu ondotik, konponketa sakonago bat beharrezkoa izango dela jakin dute. Drainatze-sistema osoa oztopatuta dago eta, kasu askotan, apurtuta ere (gogoratu behar dugu tunel honek ia 3 kilometroko luzera daukala). Honetaz gain, toki zehatz batzuetan etengabeko ur-sartzeak daudela kontuan hartzen badugu, egoera, benetan, oso larria da.
Aste Santurako zabaltzeko asmoz, bitarteko irtenbide batek ez zuen ziurtasunik ematen tunel barruan. Horregatik, ganorazko lanari eusteko apustua egitea erabaki dugu; hain zuzen drainatze egokia bermatzen duena eta, bide-zorua hondatzen duten ur-sartzeen eragina ahalik eta gehien gutxitzen dituena. Konponketa hau garestia da eta denbora eta ekonomia-baliabideak beharrezkoak dira.
Zabaltzeko data zehatzik ez dago
Partzuergoak konponketa lanak ahalik eta azkarren egin daitezen lan egiten ari du. Ildo honetan, Nafarroako Gobernuarekin harremanetan gaude baliabideak eta babesa lortzeko. Aldi berean, Ederbidea proiektuaren inguruan konponbideak baliatzen ari ditugu, Natur Bidea proiektu horren ardatz nagusienetako bat baita, eta Latasa eta Leitzako geltokiak (proiektuan hauek birgaitzea jasotzen da), Eurovelo Europako bizikletarako bidea eta Plazaolako Natur Bidea lotuko dituen aurreikusten den bideko ekipamenduen sarean barne egongo dira. Hain zuzen ere, Eurovelo 1 bidea.
Hori dela eta, ezin da konponketarako behin betiko data bat jarri, lanetarako prozedura ez baita erraza. Dena den, ahaleginak bideratuko ditugu ahalik eta azkarren egin dadin.
Aukerak
Egun hauetan Plazaolako zonaldera iritsiko diren bisitariendako eta sektoreko establezimenduendako suposatzen duen ezbeharraz jabetzen da Plazaola Partzuergo Turistikoa, eta egoera honengatik nolabait kaltetuak izan daitezkeenez, natur bideko beste zatiez gozatzera animatzen dituzte bisitariak (Latasako Geltokia-Imotz, Lekunberri eta Mugiro, eta Leitza), baita gure inguruko beste toki zoragarriez disfrutatzeko: Arakil Bailara, Bi Ahizpen ingurua, Orgiko Hariztia, Mendukiloko kobazuloak, Aralar Mendizerra, Larraun Bailara, Leitzako herri gunea eta natur ingurunea, Aresoko herria, edo Basaburuako bailara, besteak beste. Bizikletaz natur bidetik jarraitzeko eta Uitziko tunela saihesteko, NA-1700 errepidea jarraituz egin daiteke, Leitzatik abiatuta Uitziko geltokira iritsi arte; bestela, Lekunberri-Uitzitik abiatzen bagara, Erasoteko (Leitza) auzora iritsiko gara. Ibilgailu motordunak erabiltzen duten errepidea denez, arreta handiz ibiltzea gomendatzen du Partzuergoak, baita errepide hauetako zirkulazio-arauak errespetatzea.