Leitzako Herri krosaren 39. edizioa ospatuko da apirilaren 8an

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 6a, 09:13

Lehenik, haur eta gaztetxoen txanda izanen da Leitzako herri krosean.

Larunbat arratsaldeko 5:30ean hasiko dira kategoria nagusian eta 4,5 edo 9 kilometro egiteko aukera izanen dute 

Aurrera Elkarteak antolatzen duen Leitzako herri krosa apirilaren 8an izanen da. Iaz estreinatu zuten ibilbide berria, lasterketa herrigunera hurbilduz eta aurten ere, 39. edizioan ibilbide horixe mantenduko dute. 

 

Benjaminek 800 metroko ibilbidea osatu beharko dute (ibilbide zaharra) eta gaztetxoek 2.250 metroko ibilbidea eginen dute. Kategoria absolutuan zirkuituari bi edo lau itzuli emateko aukera izanen dute (4.500 m edo 9.000m). Benjaminak larunbatean 16:30ean abiatuko dira irteeratik, gaztetxoak 17:00etan eta helduak 17:30ean. Bukaeran sari banaketa eta zozketak izanen dira.

Izen-ematea www.kirolprobak.com webgunean egin liteke apirilaren 7ra arte eta baita egunean bertan ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun