Haurren transexualitateari buruzko hitzaldiak eskainiko dituzte Leitzan eta Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 4a, 07:02

Leitzaldeko Berdintasun Batzordeak antolatuta, apirilaren 7an eta 24an, hurrenez hurren

Haur transexualitatea: ulertu lagundu ahal izateko hitzaldia eskainiko dute apirilaren 7an, ostiralean 17:30ean, Leitzako Erleta eskolako jangelan. Iñaki Goñi  sexologoa eta Chrysallis elkarteko Edurne Korch eta Asier Mariezkurrenaren testigantzak en­tzuteko aukera izanen dute bertaratzen direnek. 

 

Izen-ematea ezinbes­tekoa izanen da eta horretarako interesa dutenek 948510840 telefonora deitu beharko dute apirilaren 5a baino lehen.

Goizuetan berriz, apirilaren 24an 17:30ean izanen da hitzaldia eskolako jantokian. Chrysallis elkarteko Edurne Korch eta Asier Mariezkurrenarekin batera, Erika Salbatierra arituko da hizlari lanetan.

Bi saioetan haurtzaindegi zerbitzua izanen da. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun