Urteko ekitaldien bildumaren balorazioa eginen dute martxoaren 10ean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2017ko martxoaren 8a

Urtean prestatzen dituzten ekitaldien balorazioa eginen dute Goizuetan. Argazkian, labaderoan egindako erakusketa bat.

Ostiralean, arratsaldeko 6:30ean udaletxean eginn dute 

2016 hasieran Ekitaldien bilduma  jarri zuen martxan udalak. Helburua, Goizuetan antolatzen diren ekintzen berri jasotzen duen bilduma osatzea da, batez ere ikusteko zenbat ekintza eta zer ekintza antolatzen diren, zer jendek parte hartzen duen.... Urtean zehar, eragile eta norbanakoek antolatutako ekintzen balorazioak jaso eta gero, urteko balorazioa egingo da eragile eta nahi duten herritar guztiekin martxoaren 10ean 18:30ean udaletxean. 

 

Hausnarketa honek, herriko eskaintza kulturala zein den eta nola dagoen aztertu eta aurrera begira eskaintza hobetzen lagunduko du

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun