Eguraldi txarra iragarri dutenez pilotalekuan izanen da
Leitzako Kaxkabeltza komertzianteen elkarteak seigarren stock azoka antolatu du martxoaren 4 eta 5erako. Herriko plazan egitekoa zuten baina eguraldi iragarpena tarteko pilotalekuan izanen da. Larunbatean 10:00etatik 19:30era eta igandean 10:00etatik 14:00etara. Udazken-neguko produktuak preziorik onenean eskuratzeko aukera izanen da. Estetika, kirol arropa eta materiala, osagarriak eta modako produktuak izanen dira besteak beste salgaien artean.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.