Horrela, Leitza eta Lekunberri artean dagoen Natur Bideko tartea puntu honetan moztuta gelditzen da (Uitziko Geltokiaren parean Lekunberritik abiatuta; eta Txoribaso eta Kitarranbueltan gertu Leitzatik abiatuta). Tunelak 2. kilometrotik aurrera (Lekunberritik) dagoen 300 metroko zati batean ditu kalte handienak. Gogoratu dezagun, 2.700 metrorekin, Europako Natur Bide bateko luzeena dela.
Aste Santurako konponketa
Konponketa lanak dagoeneko hasi dira eta azkar bukatzea espero du Partzuergoak. Hasiera batean, bukatzeko epea Aste Santua da, eguraldiak laguntzen duen heinean, lehenbailehen egitea saiatuko dira. Horretarako, Plazaolako Partzuergo turistikoak inplikatuta dauden udalekin eta Nafarroako Gobernuarekin batera lan egiten ari da.
Bitartean, sortu daitezken eragozpenak sentituz, natur bidetik aurrera segitu nahi duten horientzat, tunela saihesteko, NA-1700 errepidetik igarotzea gomendatzen dute, beti kontu handiz kotxeak ibiltzen direlako, eta errepide hauei dagokien arauak errespetatuz.