750 lasterkariko muga jarri dute ekainaren 3an Leitzan abiatu eta bukatuko den probara
Ekainaren 3an izanen da Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa Leitza inguruetan. Aurtengoa bosgarren edizioa izanen da eta aurrekoetan bezalaxe, 67 kilometroko ibilbideari aurre egin beharko diote parte-hartzaileek. Lasterketan antolakuntzak banatuko dituen sariekin batera, Euskal Herriko Federazioko kopa egonen da jokoan. Izen-ematea otsailaren 1ean ireki da eta gehienez 750 laisterkarik izanen dute tokia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.