Urrezko binakako aizkora txapelketaren jardunaldia jokatuko dute ilbeltzaren 29an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2017ko urtarrilaren 27a

Larretxeak eta Rekondok irabazi egin zuten lehen jardunaldian.

Igande eguerdian Amazabal pilotalekuan, Jon Rekondo eta Donato Larretxea, Iker Vicente eta eta Ruben Saralegiren kontra ariko dira

Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sari Nagusiko lehen faseko azken jardunaldia jokatuko dute ilbeltzaren 29an, igande eguerdiko 12:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan. Jon Rekondo leitzarra eta Donato Larretxea aranztarra, Nafarroako txapeldun eta txapeldun orde diren Otsagiko  Iker Vicente eta Leitzako Ruben Saralegi lehengusuen kontra ariko dira.

 

Gazte mailako harrijasotze txapelketaren baitan, Aizarnako Jagoba Otaegi eta Zarauzko Iñigo Eizagirre ariko dira elkarren kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun