Bazkide berriak apuntatzeko epea ireki du Goizuetako Umore Onak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 11a, 09:00
Urtezahar egunean jokatutako mus txapelketako finalistak.

Urtarrilaren 17ra bitarte, elkarteko tabloian 

Bazkide berriak apuntatzeko epea ireki du Goizuetakp Umore Ona elkarteak. Interesatua dagoenak, elkarteko bi bazkideren babesarekin, orain arte bezala, izena eman behar du elkarteko tabloian urtarrilaren 17a baino lehen.

Epeka ordaintzeko aukera dago. Horrela 25 urte baino gutxiago dutenek 300 euro ordainduz edo hilabetean 25 euroko 12 kuota ordainduz bazkide izan daitezke. 25 urte edo gehiago daukanak, berriz, 510 euro edo 70 euroko kuota bat eta 40 euroko 11 kuota ordaindu beharko ditu.

 

Mus txapelketa

Abenduaren 31an jokatu zen Umore Ona elkarteko Mus txapelketa, giro ederrean. 17 bikotek parte hartu zuteneta txapeldunak Xumar eta Iñigo izan ziren, finalean Juan Miel eta Albarori irabazita. Irabazleek oilasko eta botila bana txanpain jaso zuten eta bigarrenek txuleta eta botila bana ardo. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun