Adin, kolore eta ideologietatik haratago joatea da ekimenaren asmoa. Horregatik herritar guztiei bihar egingo den aurkezpenera hurbiltzeko gonbita egiten diete antolatzaileek.
Ekainean zortzi udalerri horietan herri-galdeketa egitea dute helburu, eta horretarako dagoeneko atxikimenduak eta sinadurak biltzen hasiak dira.
Herri-galdeketa burutzeko 16 urtetik gorako biztanleen %10aren sinadurak beharko dira Leitza eta Lekunberriren kasuan, eta %15arenak gainontzeko udalerrietan.