Goizuetako lehen pilota txapelketako ligaxkako azken jardunaldia jokatuko da egunotan

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 15a

Ostegunetik asteartera jokatuko dute Goizuetako pilota txapelketako hirugarren jardunaldi erabakigarria.

Urtarrilaren 7an jokatuko diren finaletarako txartelak jokoan izanen dira, umeak, kimuak eta gazteak kategorietan

Umore Ona kirol elkarteak antolatutako Goizuetako lehen pilota txapelketako hirugarren jardunaldia jokatu da egunotan, lehen faseko azkena. Beraz, urtarrilaren 7an jokatuko diren finaletarako txartelak erabakiko dira. Hiru kategoriatan banatuak jokatzen ari dira: Umeak (benjaminak), kimuak (alebinak) eta gazteak (jubenilak). Kategori bakoitzean zortzi bikote ari dira, guztira Nafarroako eta Gipuzkoako 48 pilotari. 

 

Hirugarren jardunaldiko partidak

Abenduaren 15ean, ostegunean 18:30ean

Alebinak

Legarreta eta Apezetxea (Umore Ona) – Mateorena eta Biurrarena (Leitza)

Jubenilak

Orbegozo (Añorga) eta Gartzia (Bergara) – Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona)

 

Abenduaren 16an, ostiralean 18:00etan

Benjaminak

Goikoetxea eta Azpeitia (Hernani) - Salaberria eta Salaberria (Umore Ona),

Sesen eta Susperregi (Oiartzun) – Apezetxea eta Iturain (Umore Ona)

Alebinak

Zelaiaran eta Landa (Oiartzun) – Legarreta eta Apezetxea (Umore Ona)

Salaberria (Umore Ona) eta Agesta (Erreka) – Elizegi eta Etxeberria (Umore Ona)

 

Abenduaren 18an, igandean 10:00etan

Benjaminak

Salaberria eta Garmendia (Umore Ona) – Sagardui eta Ruiz (Umore Ona)

Bicente eta Aranburu (Orereta) - Eskudero eta Legorburu (Oiartzun)

Estebez eta Olaizola (Añorga) – Dorronsoro eta Sagastibeltza (Leitza)

Alebinak

Elizazu eta Zubeldia (Hernani) - Lopez eta Zabaleta (Oiartzun)

Txintxurreta eta Iturbe (Hernani) – Mateorena eta Biurrarena (Leitza)

 

Abenduaren 20an, asteartean 19:30ean

Jubenilak

Telletxea eta Mariezkurrena (Erreka) – Sein eta Etxeberria (Oiarpe)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun