'Lagun bati gertatu zitzaion' monologoa eskainiko dute abenduaren 18an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 15a, 07:42

Igande arratsaldeko 7:30ean zineman, hamabi urtetik gorakoei zuzendua 

Lagun bati gertatu zitzaion izeneko monologoa eskainiko du Ágata Urrutiak (Maialen Diazen alter egoetako bat) abenduaren 18an, igande arratsaldeko 7:30ean Leitzako zineman.  Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Berdintasun Batzordeak antolatutako emanaldia 12 urtetik gorakoei zuzendua dago.

 

Sare sozialak, ligatzeko era berriak, harremanatzeko hainbat aukera… Horiek dira monologo honen gaiak. «Bere lagunei denetarik gertatzen zaie sare sozialak eta ligoteoa gurutzatzen direnean… entzuteko prest zaude? Ágatak honen inguruan asko dauka esateko!».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun