Urrezko aizkolari eta harrijasotzaileek hitzordua dute Leitzan abenduaren 4an

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 2a

Aizkoran, Jon Rekondo leitzarra eta Mieltxo Mindegia zubietarra ariko dira finalerdietarako txartelaren bila 

Urrezko Aizkolari Kopa eta Urrezko Harrijasotze txapelketako jardunaldia jokatuko da abenduaren 4an, igande eguerdiko 12:00etan Leitzako Amazabal pilotalekuan. Irabazleek finalerdietarako txartela lortuko dute.

Aizkoran, Leitzako Jon Rekondo eta eta Zubietako Mieltxo Mindegia izanen dira aurrez aurre. Irabazleak, abenduaren 18an jokatuko du finalerdia Zarautzen.

Harrijasotze txapelketan, berriz, Orioko Joseba Ostolaza eta Aizarnazabalgo Xabier Peñagarikano lehiatuko dira.

Finalerdien ondotik, Asteasuko urtezahar eguneko ohiko jaialdian izanen da finala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun