Goizuetako lehen pilota txapelketako lehen jardunaldia jokatuko da asteburuan

Ttipi-Ttapa 2016ko abe. 2a, 12:24

Entrenamendu bereziak egiten hasiak dira Goizuetan. Argazkian, pilotari gaztetxoak Asier Olaizolarekin.

Goizuetako lehen pilota txapelketa antolatu du Umore Ona kirol elkarteak. Hiru kategoriatan banatuak jokatuko dute: Umeak (benjaminak), kimuak (alebinak) eta gazteak (jubenilak). Kategori bakoitzean zortzi bikote ariko dira, guztira Nafarroako eta Gipuzkoako 48 pilotari. Txapelketako lehen partidak abenduko lehen asteburu honetan jokatuko dituzte: abenduaren 2an, ostiralean 18:00etan; abenduaren 3an, larunbatean 17:00etan eta abenduaren 4an, igandean 10:00etan.

 

ASTEBURUKO PARTIDAK

Ostiralean 18:00etan

Alebinak

Salaberria (Umore Ona) eta Agesta (Erreka)-Elizazu eta Zubeldia (Hernani)

Nafarroako Kirol Jokoen txapelketako finalerdia

Elizegi eta Legarreta (Umore Ona)- Aldabideko bikotea

 

Larunbatean 17:00etan

Umeak

Apezetxea eta Iturain (Umore Ona)-Dorronsoro eta Sagastibeltza (Leitza)

Goikoetxea eta Azpeitia (Hernani)-Bicente eta Aranburu (Orereta)

Kimuak

Mateorena eta Biurrarena (Leitza)-Zelaiaran eta Landa (Oiartzun)

Gazteak

Orbegozo (Añorga) eta Gartzia (Bergara)-Txoperena eta Alduntzin (Leitza)

Egiguren (Azpeitia) eta Oliden (Añorga)-Telletxea eta Mariezkurrena (Erreka)

Igandean 10:00etan

Umeak

Salaberria eta Salaberria (Umore Ona)-Eskudero eta Legorburu (Oiartzun)

Sesen eta Susperregi (Oiartzun)-Estebez eta Olaizola (Añorga)

Kimuak

Legarreta eta Apezetxea (Umore Ona)-Txintxurreta eta Iturbe (Hernani)

Lopez eta Zabaleta (Oiartzun)-Elizegi eta Etxeberria (Umore Ona)

Gazteak

Petriati eta Lazkoz (Arbizu)-Sein eta Etxeberria (Oiartzun)

Olaetxea eta Goikoetxea (Arbizu)-Aizkorbe eta Apezetxea (Umore Ona) 

Hurrengo bi asteburuetan ere ordutegi berarekin jokatuko dituzte partidak eta finalak urtarrilaren 7an, larunbatean jokatuko dituzte.

 

Pilota batzorde berria lanean

Joan den irailean Goizuetako Umore Ona elkarteko pilota atalean komisio aldaketa izan zuten. Batzordeko kide berriak hauek dira: Lehendakaria, Igor Elizegi; idazkaria, Lurdes Loiarte; diruzaina, Mª Jose Etxeberria eta bokala eta entrenatzailea, Angel Salaberria.

Batzorde berriaren asmoa, pilota eskola indartu eta pilotari gazteak motibatzea da eta «horretarako betiko entrenamentuetatik aparte bereziak antolatu nahi ditugu. Gustatuko litzaiguke Goizuetako pilotari profesionalak eta afizionatutan ibili direnak, gure gaztetxoak entrenatzera ekartzea».

Dagoeneko, azaroaren 11n Axier Olaizola joan zen frontoira gazteak entrenatzera. Esan beharra dago ikaragarrizko lan politta egin zuela egun horretan Axierrek eta pilotari gazteak oso gustora ibili zirela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun