10:00etatik 13:00etara, artisau eta nekazaritza postuek beteko dute herria eta tartean hainbat ikusteko izanen dira: zerri ixtegia erakustaldia (10:00), sagardogileak, sifoia, erroskilak, talogileak, joaregileak… Goizean herriko trikitilariak ere ibiliko dira kalez kale eta 11:00etan Olasoko ardi erakustaldia eginen da. 12:00etan Iturengo joaldunak ibiliko dira.
14:00etan bazkaria izango da Goiko frontoian. Txartelak Amaia kafetegian daude salgai. 8 urte bitarteko umeek doan dute sarrera. 9 urtetik 16 urte artekoek 10 eurotan, 17 urtetik aurrerako ikasle eta langabetuek 18 eurotan eta langileek 21 eurotan. 18:30ean poteoa izanen da herriko trikitilariekin.
Asteburuko beste ekitaldiak
Azaroko azken asteburua ere emankorra izanen da. Azaroaren 25ean, ostiralean 18:30ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa eginen da plazan, Nazioarteko Egunaren harira. 19:00etan Ganbaran, ‘Esentzia’ bere azken liburua aurkeztekoa zuen Ander Olaizola herriko argazkilariak, baina inprentarekin izandako azken orduko arazoak medio, atzeratu egin beharko du aurkezpena.