Areson, azaroaren 21ean haurrentzako Berdintasuna maite dugulako ipuin kontaketa saioa antolatua dute 18:15ean Udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
Aranon, abenduaren 2an udaletxeko ganbaran izango dute ipuin kontalari honen bisita, 20:30ean.
Leitzan, azaroaren 24an, osteguna, Neska banda filma proiektatuko da Atekabeltzen, arratsaldeko 7etan. Azaroaren 25ean, ostirala, elkarretaratzea deitu dute Udalak eta Berdintasun Batzordeak, eguerdiko 12etan Plazan.
Egun honen harira azken ekimena, azaroaren 27an, igandea izanen da. Arratsaldeko 7etan Lagun bati gertatu zitzaion bakarrizketa emanaldia eginen da zinean.
Goizuetan, azaroaren 25ean elkarretaratzea antolatu dute plazan 18:30ean. Eta abenduaren 2an Lagun bati gertatu zitzaion bakarrizketa izango da 19:00etan Udaletxeko ganbaran, 12 urtetik gorakoentzat.