Goizuetako Azaro Kulturaleko hirugarren asteburua ere mamitsua dator

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 18a

Gutik Zura dokumenatala aurkeztuko du Mari Jose Barriola zuzendariak larunbat arratsaldean.

Ostiral arratsaldean pintxo kalejira, larunbatean kontserba ikastaroa eta Gutik ZURA dokumentalaren aurkezpena eta igandean erreka garbitzeko auzolan

Goizuetako Kultur Taldeak, Goizuetako Udalaren laguntzaz antolatutako Azaro Kulturaleko hirugarren asteburuan ere izan da zer ikusi eta zer egin Goizuetan. 

 

Azaroaren 18an, ostiralean 19:00etan pintxo kalejira eginen dute dantzariekin kalez kale.

Azaroaren 19an, larunbatean 09:00etatik 14:00etara kontserba ikastaroa Umore Ona elkartean eta 18:00etan ‘Gutik ZURA’ dokumentalaren emanaldia Ganbaran.

Azaroaren 20an , goizez, erreka garbiketa eginen da auzolanean.

 

Azaroko azken asteburua

Azaroko azken asteburua ere emankorra izanen da. Azaroaren 25ean, ostiralean 18:30ean emakumeenganako indarkeriaren aurkako kontzentrazioa eginen da plazan., Nazioarteko Egunaren harira. 19:00etan Ganbaran, ‘Esentzia’ bere azken liburua aurkeztuko du Ander Olaizola argazkilariak.

Nola ez, azaroko ekitaldiak hilaren 26ko artisau, nekazaritza produktu eta ganadu feriarekin borobilduko dituzte, urteko zita garrantitsuenetako batean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun