Zerbitzu-anitzetarako pertsona bat kontratatzeko deialdia egin du Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 15a

Interesatuek azaroaren 21eko eguerdia baino lehen aurkeztu behar dute dokumentazioa udaletxean

Goizuetako Udalak zerbitzu anitzetarako postua betetzeko deialdia argitaratu du. Interesatuek dokumentazioa udaletxean aurkeztu beharko dute azaroaren 21eko 12:00k baino lehen. 

Kontratu administratibo bat izango da, plaza jabetzan bete arteko iraunaldia izango duena. Mailari dagokionez D mailakoa izango da eta jardunaldi osokoa.

DBH titulua eta B1 euskara maila edukitzea ezinbesteko betekizunak izango dira postua eskuratzeko.

Ziurtagiri bidez egiaztatu ezin dutenentzat, euskara froga azaroaren 28an, goizeko 10:00etan izango da.

Hautaketarako bi froga egingo dira; bata teorikoa eta bestea praktikoa.

Deialdiaren oinarriak eta eskaera orria, albiste honi atxikitutako dokumentuetan aurki daitezke. Zalantzak argitzeko udaletxera deitu behar da (arreta ordutegia 9:00-12:30).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun