San Martinak ospatzeko egun osoko festa prestatu dute azaroaren 12an Aranon

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 10a

Joan den urtean ere mendi ibilbidea egin zuten San Martin egunean. Aurten ez dirudi eguraldiak hainbeste lagunduko duenik.

Sagar jotze eta txalaparta tailerra antolatu dituzte

San Martin eguna azaroaren 12an ospatuko dute Aranon. Larunbat goizean, Arano eta Goizuetako lurretan sartu ateraz marrazten den ibilbide bat egiteko gonbidapena dago luzatua bi herrietan. 

 

Arratsaldeko 6etatik aurrera sagar jotzeari buruz ariko da Arantxa Ansa herritarra eta txalaparta tailer irekia eskainiko du mundu hori ezagutu nahi duen guztiarentzat. Eta iluntzeko 8ak aldera ohiko talo eta gaztain jatea izango da, azkeneko urteetan bezala, hutsik egin gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun