Goizuetako plazako obrak direla eta zubi haundia itxia egongo da igandera bitarte

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 2a

Udalak taxi zerbitzua jarri die Alkasoaldea, Alkainzuriain eta Tartazu auzoko bizilagunei

Goizuetako plazako lur zolaketak direla eta, azaroaren 2tik 6ra, asteazkenetik igandera, zubi haundia itxia egongo da: Asteazkena oinezkoentzat eta ibilgailuentzat. Beste egunak ibilgailuentzat soilik. Egun horietan Magdalenako zubitik ibili beharko da.

Ibilgailu handiegia dutelako Magdalenako zubitik ibiltzeko zailtasunak dituzten Alkasoaldea, Alkainzuriain eta Tartazuko bizilagunei, Goizuetako Udalak taxi zerbitzua jarriko die baserrietatik herrira jeitsi eta igotzeko, horrela ibilgailua zubitik herri aldera utzi dezaten. Taxi zerbitzua goizeko 10etatik iluntzeko 8etara izango da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun