Antton Apezetxea eta Iker Salaberria pilotari goizuetarrak Nafarroako Kirol Jolasetan txapeldun

Ttipi-Ttapa 2016ko urr. 24a, 11:41
Apezetxea eta Salaberria goizuetarrek Nafarroako Kirol Jolasetako buruz buruko pilota txapelketa irabazi dute, kadete eta jubenil mailan.

Erraz nagusitu ziren kadete eta jubenil mailetako buruz buruko finaletan

Nafarroako Kirol Jolasetako pilota txapelketako kadete eta jubenil mailako txapelak Goizuetara eraman dituzte Antton Apezetxeak eta Iker Salaberriak. Urriaren 22an Labriten jokatutako finaletan nagusitasunez irabazi zuten.

 

Kadete mailako finalean, Umore Onako Antton Apezetxeak 18-6 irabazi zion Oberenako Francisco Javier Oskoz-i. Partida hasieratik aurretik izanzen Apezetxea (6-1, 7-2, 8-3), baina 8-6ra hurbiltzea lortu zuen Oskozek. Horixe izan zen bere azken tantoa ordea, hurrengo hamarrak segidan egin baitzituen goizuetarrak txapela eskuratzeko.

Jubenil mailan, oraindik lehia guttiago izan zen, Iker Salaberriak 18-2 irabazi baitzion Jon Mariezkurrenari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun