Bederatzigarren Mikologialdia urriaren 22 eta 23an ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko urriaren 19a

Igande goizean zabalduko mikologia erakusketa eta haurrentzako tailerrak.

Igandean erakusketa mikologikoa osatuko dute karrapean

ALKE kultur taldeak eta Mendibil mendi taldeak, mikologia zaleen laguntzarekin  IX. mikologialdia antolatu dute urriaren 22 eta 23rako. Ordurako perretxikuak ateratzen hastea espero dute eta igandeko erakusketa mikologikoan bilduma polita ikusgai jartzeko aukera izatea.  

 

Larunbatean 09:30ean haur eta gurasoak mendira aterako dira perretxiku bila eta arratsaldean sailkapenak eginen dituzte karrapeko tarbernan. Astean zehar bildutako aleak ere karrapera eramateko aukera izanen dute herritarrek. Igandean 11:30etik aurrera zabalduko da mikologia erakusketa eta haurrentzako tailerrak, eskolan egindako lanen erakusketa eta perretxiko dastaketak ere izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun