Aurrera eguna urriaren 1ean ospatuko dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 29a

Aurrerako dantza taldeak ere bere saioa eskainiko du larunbat eguerdian.

Udaletxeko karrapean eginen dute hamargarren edizioko bazkaria

Urriko lehenbiziko larunbatean ospatuko dute Leitzako Aurrera Elkartearen eguna. Hamargarren edizioa da aurtengoa eta goizetik gauera arte luzatuko da pesta. 

 

Larunbat goizeko 9etan txistulariek diana joko dute eta ordu berean plazatik abiatuko dira Mendibil BTT taldekoak, Leitzan barna irteera egiteko. Haurrentzako rokodromoa eta zaldi ibilaldiak ere antolatu dituzte plazan 11:00etik 13:00etara. 12:00etan Aurrerako dantzarien emanaldia izanen da eta segidan, Incansables txarangak alaituko ditu herriko bazterrak. 14:30ean Udaletxe azpiko karrapean bazkideen bazkaria izanen da eta ondoren ingurutxoa dantzatuko dute.  21:30 aldera luntxa eta ondoren Joxe Mendizabalen eskutik dantzaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun