Ez da ahaztu behar tartean, Brontze Aroko pitxer bat aurkitu dutela eta Santa Kruz ermitaren inguruan ere lanean aritu direla. Orain, Santa Kruz ermita inguruko lanei heldu nahi diete berriro eta lagin batzuk hartzeko asmoa dute. Parte hartzeko aukera emateko, urriaren 1ean, auzolana deitu dute 08:15ean herrian edo Ulizarren 08:30ean. Aitzurrak eta palak eramatea komeni da.