Udalak adierazi duenez ezagunak ziren Leitzako kiroldegiak zituen arazoak «ur filtrazio handiak zeuden paretetan, teilatuan zein leihoetan. Horrek, besteak beste kiroldegiko egituran eragina izan du». Udan zehar egin dituzte teilatua konpontzeko lanak eta abuztuan esleitu eta orain egiten ari diren lanek egitura indartu eta leihoak aldatzea dute helburu. Azpiegutura bera ere zahartzen hasita zegoen eta energia galera handia ematen zen kiroldegian. Horregatik, gaur egungo araudietara modaltu eta fatxada berrituta energia aprobetxatzeko lanak ere eginen dira Kiroldegian. Aipatutako berritze lanez gain, hainbat mantenimendu lan ere egiten ari dira aldagela eta pasiloetan, obra handiena bukatuta Kiroldegia ahalik eta baldintza egokienetan irekitzeko. Aurrerago muskulazio gela guztiz berritzeko asmoa ere badago.