Tituluaren bila borrokatzeko sailkapena lortu duten bi taldeak Lapurdi 1 eta Gipuzkoa 2 dira. Lehenengoa lehen faseko B multzoko liderra izan zen eta bigarrena izan zen Gipuzkoa 2 eta Lapurdi 3-ren kontra neurtu zen. Txapelketako A multzoan, berriz, Gipuzkoa 1-ek lehen postua eskuratu zuen, Lapurdi 2 bigarren geratu zen eta Behe Nafarroa, hirugarren.
Gauzak horrela, iragan astean jokatutako finalerdietan Gipuzkoa 1-ek Gipuzkoa 2-rekin neurtu zituen indarrak, eta Lapurdi 1-ek, Lapurdi 2-rekin. Emaitzak 4-7 eta 5-3 izan ziren, Gipuzkoa 2 eta Lapurdi 1-en alde, beraz, hauek eskuratu zuten igande honetarako finalerako txartela.
Bote Luzea joko-zuzeneko modalitate bat da, bosna pilotariek dauzkaten bi taldeek bata bestearen aurrean jokatzen dutelako, hau da, ez da horma baten kontra jokatzen. Partida irabazteko 11 joko egin behar dira, baina 70 minutu pasa eta gero, norgehiagoka bukatutzat ematen da eta markagailuan jartzen den emaitza ontzat hartzen da. Joko bat egiteko lau tanto lortu egin behar dira, bi tantoko aldearekin (15, 30, 45 eta 60) eta puntuazio sistema hori tenisak kopiatu zuen.
Europako Champions Leaguera
Txapelketa honek Llargueseko Champions Leaguen egongo diren Euskal Herriko bi taldeei prestaketa aproposa balioko zaie, izan ere, Europa mailako torneo handi hau urriaren 14 eta 16an ospatuko da Donostian eta bertan Belgika, Frantzia, Holanda, Italia eta Valentziako taldeak ere lehiatuko dira.
Gogora dezagun Euskadiko Euskal Pilota Federakuntza aho batez onartua zutela CIJB-eko (Confederation Internationale du Jeu de Balle) kide ofizial bezala, eta, hori dela eta, otsailetik hona ofizialki hartzen du parte bere txapelketetan.