Ibilbidea Leitzako plazan hasi eta bertan bukatuko da. Plazaolatik barna eginen dira lehenbiziko kilometroak baina hortik aurrerakoak Leitzako kaxkoak zeharkatuz osatu beharko dituzte. Ez da proba lehiakorra eta guztia mendiko xenda eta basoetan barna eginen da, errepiderik ia zapaldu gabe.
Izen-ematea urriaren 3ra arte
Izena emateko epea urriaren 3ra arte dago zabalik eta internet bidez, www.kirolprobak.com helbidean soilik egin liteke.Gainera, irailaren 17a baino lehen izena ematen dutenek, kamiseta bat izanen dute opari. 18 urtetik gorakoei zuzenduta dagoen proba da eta ibilbideak duen zailtasun maila dela eta aldez aurretik prestatzea beharrezkoa da.
Federatuta daudenek 15 euro ordaindu beharko dituzte eta federatuta ez daudenek berriz, 18 euro. Trukean, parte-hartzaileek hainbat opariz betetako poltsa jasoko dute. Zeharkaldian bi hornidura puntu ere jarriko dituzte eta dutxak, bizikletak garbitzeko mangerak, aparkalekuak... prestatuko dituzte. Opariak ere zozketatuko dituzte eta helmugan edariak eta pintxoak ere jarriko dituzte.