9. Euskal Jaia ospatuko dute igandean Goizuetako Iskibi kanpinean

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 15a

Giro ederra izanen dute aurten ere Goizuetako kanpinean.

Umore Ona abesbatzak emanaldia eskainiko du eguerdian

Goizuetako festa egunen artean, gero eta indar haundiagoa hartzen ari den Iskibiko Euskal Jaia igande honetan, irailak 18, izanen da. Bederatzigarren edizioa beteko du aurtengoan.

Eguerdian hasiko da festa. 12:30ean Goizuetako Abesbatzak emanaldia eskainiko du. Ondoren, talo jatea eginen da herriko talogileen eskutik; Sagardoa, ardoa, kafea edo koparik ere ez da faltako. Trikitixa ere izanen da egun osoan giroa alaituz. Arratsaldeko 5etan toka txapelketa jokatuko da.

 

Txartelak

Euskal Jai honetan parte hartu nahi duenak Amaia kafetegian edo Iskibin berean eskuratu ahalko ditu txartelak, 16 eurotan.

Joan den larunbatean, Iskibiirfest Garagardo Festaren bigarren edizioa ere ospatu zuten kanpinean, giro ederrean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun