18 etapatan dago banatuta 200 kilometro inguruko ibilbidea eta Burgoseko, Errioxako (Foncea), Arabako, Nafarroako eta Gipuzkoako lurrak zeharkatuko ditu Gurdi Bidea ekimeneko segizioak. Abuztuaren 31n hasi da Burgosen eta Donostia eta Pasaiara iritsiko da irailaren 17an. Nahi duenak har dezake parte ibilbidean.
Goizeko 8ak aldera hasiko dira etapak, eta ibilbidearen edo antolatutako jolas- eta kultura-jardueren araberakoa izango da etapen amaiera.
Nafarroan, irailaren 10ean sartuko da segizioa Olaztin eta Altsasun. Hauek izango dira etapak ondorengo egunetan: irailak 11, Altsasu-Uharte Arakil; irailak 12, Uharte Arakil-Irurtzun; irailak 13, Irurtzun-Lekunberri; irailak 14, Lekunberri-Erasote-Leitza. Irailaren 15ean, Leitzatik aterako da segizioa, Andoainera bidean.