Stock azoka eginen dute Leitzako komertzianteek larunbatean

Ttipi-Ttapa 2016ko irailaren 9a

Kaxkabeltza elkarteko komertzianteek beraien salgaiak aterako dituzte plazara.

Kaxkabeltza elkarteko zazpi komertziok aterako dituzte bere salgaiak plazara

Kaxkabeltxa Leitzako komertzianten elkarteak antolatuta stock azoka izanen da irailaren 10an, plazan goizeko 10etatik arratsaldeko 8etara.

 

Jantzi eta osagarriak, estetikako produktuak, etxerako apaingarriak, tresneria... denetarik topatu ahalko dute azoka bisitatzen dutenek. Eder gunea, Garbi drogeria, Hernandorena burdindegia, Kapritxo, Kulunka eta Leitza Kirolak komertzioek jarriko dituzte postuak plazan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun