Artikutzako San Agustin baselizan hasiko da festa eguna, 11:00etako mezarekin. Egi Eder otxotearekin izanen da. 11:30ean pilota partidak jokatuko dituzte, paxaka eta eskuz. Arratsaldean, berriz, 17:00etan herri kirol saioa izanen da: aizkolariak, txinga eramaileak, koxkor biltzaileak eta harri-jasotzaileak. Eguna borobiltzeko, 19:00etatik aitzinera, dantzaldia izanen da Xabi Dantzaleku DJarekin.
Horrez gain, egun osoan artisauen lanak ikusgai eta salgai izanen dira, eta taloak dastatzeko aukera ere izanen da. Bi ostatua ere paratuko dituzte, jateko eta edateko nahikoa izan dadin.