Hiru dira programa honek dituen oinarriak: garapen pertsonala eta autoezagutza alde batetik; bigarrenik ariketa fisikoa bultzatzea eta, azkenik modu energetiko, orekatu eta osasuntsuan elikatzen ikastea. Erronka bi modutan burutu ahalko da norberaren kontura edo modu presentzialean, taldean. Taldekako saioak eskolako soinketa gelan eginen dira, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 08:30era edo 19:00etatik 20:00etara. Taldea ateratzeko gutxienez 12 lagunek eman beharko dute izena.