Festetan entzun nahi diren abestiak aukeratzeko lehiaketa deitu dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2016ko uzt. 20a, 07:10

Gizarte Zerbitzuen eskutik, dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak uztailaren 31 arte proposa daitezke

Gizarte Zerbitzuen Goizueta-Aranoko Prebentzio Batzordeak antolatuta Zuk aukeratu zuk dantza egin lehiaketa egiten ari da egunotan, uztailaren 10etik 31 arte. Lehiaketaren helburua da abesti bilketa bat egitea. «Denon artean erabaki nahi ditugu festetan entzungo diren abestiak. Dibertigarriak, dantza egiteko modukoak eta giro ona sortzen duten abestiak izanen dira, eta ez erasotzaileak», diote antolatzaileek. Edonork bidal ditzake nahi dituen abesti guztiak.

Parte hartzaileek mezu bat bidali behar dute honako bideak erabiliz. Telefonoa (whatsap) bidez, 681 265188 zenbakira deituz; Facebook (Laga Gizarte Zerbitzua) edo Twiterra (Laga Gizarte Zerb). Mezuan agertu behar dira pertsonaren izena eta kontaktua, abestia eta abeslaria edo taldea eta nahi izanez gero, abestia bidaltzea ere posible da.

Sari banaketa abuztuaren 8an, astelehenean eginen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun